Mundu multipolar baterantz

 

Munduak gizarte mota berri baten aldeko apustuarekin egiten dio aurre milurteko-aldaketa honi: gizarte global bat, elkar komunikatuta, mugak ezabatzeko joera duena eta, orain arteko sistema bipolarra deuseztaturik, sistema multipolar baterantz doana. 

Errusia berriaren gakoa 

SESBren deuseztapenetik sorturiko Errusia erraldoia lurraldearen hedadurari eta demografiari dagokionez jasaten dituen barne-arazoen larritasuna dela eta, bere sinesgarritasuna arriskuan dago:

  • Krisi ekonomiko gero eta handiagoa, prezioen gorakadarekin eta hiritarren erosteko ahalmenaren galerarekin, horrek gizartearen pobretze orokor bat eragiten duelarik.
  • Mafia eta gaizkile erakunde antolatuen ugalketa, boterea kinka larrian jarri eta ekonomia kontrolatzen dutenak, nazioaren suspertzea eragotziz.
  • Sentimendu nazionalisten gorakada, bai errusiar herriaren aldetik eta baita herrialde guztiko gutxiengo etnikoen aldetik ere, emaitza gisa zenbait gatazka armatu sortarazi dituena, Txetxeniakoa adibidez, 1999an berriro piztu zena.
  • Istripu nuklearren arriskua, batetik, antzinako zentral sobietarrak zaharkituak daudelako, eta bestetik, Errusiaren armategi atomiko ugaria seguru mantentzea oso garesti irteten delako.

 

Errusia erabateko krisialdi batean erortzearen arriskua dago, 1991ko kolapso sobietarra baino askozaz larriagoa. 

Europar Batasuna: erraldoi ekonomikoa, nano politikoa Europar Batasuna (EB), 1999 urtearen amaieran hamabost estatuk osatua, munduko hirugarren potentzia ekonomiko bihurtu zen Estatu Batuak eta Japoniaren ondoren. Egitasmo konstituzionalean landutako beste gai batzuk honakoak izan ziren: egituraren sinplifikapena eta europar burokrazia, demokratizazio handiagoa eta EBren politika-gardentasuna, eta bere konpetentzien azalpena. Txina: erreforma ekonomikoa eta immobilismo politikoaTxina merkatu-ekonomian sartu izana ez da, halere, herrialdeak jasaten dituen arazo guztien panazea. Hona hemen arazo horien artean larrienak:

  • Produkzio-baliabide zaharkituak.
  • Azpiegitura eskasia.
  • Desoreka ekonomiko garrantzitsuak kostaldearen eta barrualdearen artean.
  • Geldialdi politikoa.
  • Giza eskubideen zapalkuntza.
  • Superpopulazioa.

Eskualdeko aitzindariak Milurteko berriko munduan hainbat estatu agertuko dira potentzia berri gisa nazioarteko eszenategian. Gaur egun jada aitzindari dira:

  • Nigeria: Behar besteko populazioa eta baliabide dauzka kontinente beltzeko potentzia nagusi bihurtzeko. 1999an hasiriko demokratizazio prozesua izan daiteke horretarako aurrerapauso handi bat.
  • Brasil: Latinoamerikako herrialderik hedatsuena eta populatuena XXI. mendean mundu mailako potentzia izatera hel daiteke. Bien bitartean, nazioarteko kezka Amazoniako oihan tropikalak suntsituak gerta daitezkeelako.
  • India: XXI. mendean segur aski munduko estatu populatuena izatera iritsiko da. Dauzkan potentzial demografikoak eta garrantzi geoestrategikoak, bere armategi nuklearra ere ahaztu gabe, etorkizuneko munduko poloetako bat bihurtzen dute.
  • Japonia: Munduko bigarren potentzia ekonomiko honek mundu mailako ekonomiaren zentroa Ozeano Barerantz lekualdatzeko joera dauka. Asiako aitzindaria izanik, Japonia munduko potentzia ekonomiko nagusi bihur daiteke epe laburrera.

 

 

1 Comentario abril 25, 2007 edurneoje

SOBIETAR BATASUNAREN KRISIALDIA 

GORBACHOV AGINTEAN 

1985ean Mijail Gorbachov agintea lortu zuen  Konstantin Chernenkoren hil zenean. Potentzia sozialista oso egoera larrian zegoen: Krisialdi ekonomiko eta produktiboa zegoen, industria zaharkitua eta lehiakortasunik gabea zen, horniketarako zailtasunak zeuden, gastu militar gero eta handiagoa ziren eta sistema politikoaren motelaldia hasi zen. 

ALDAKETAK: PERESTROIKA ETA GLASNOST                     Gorbachoven agintaldiak irekidura politikoko (perestroika) aro baten hasiera markatu zuen. Aldakuntza_erreformak handitzen joan ziren:

  • Estatuaren enpresen legea: lege honek merkatu beltzaren agerpena ekarri zuen.
  • Glasnost: sobietar sekretismoaren eta prentza-zentzuraren desagerpena ekarri zuen.
  • Pentsamolde berria

 

Gorbachovek bere politikaren kontrako talde biri aurre egin behar izan zion:

  • Kontserbadoreak.
  • Erreformistak.

 

AZKEN KRISIALDIA 

1989ko hauteskundeetarako deiak SESBren zatitze-prozesua bizkortu egin zuen, bertako botere zentrala erabat ahuldua aurkitzen baitzen une hartan.SESBen zatiketa hainbat arrazoiengatik izan zen:

  • Hainbat errepubliketan talde nazionalisten garaipena hauteskundeetan.
  • Boris Yeltsin populistaren garaipena, Gorbachoven aurkako politikaria, eta erreforma azkarren aldekoa.
  • Errusiaren porrot ekonomikoa, bere erorketan SESBeko estatu satelite guztien finantzak ere hondamenera eraman zituena.

 

BLOKE KOMUNISTAREN EBOLUZIOA 

Herrialde bakoitzak bere eboluzio ezberdina izan zuen, baina denek bideratu zituzten beren ahaleginak erregimen demokratikoak ezartzeko. Kasu aipagarrienak hauek izan ziren: Errusia, Alemania, Txekoslovakia, Jugoslavia, Georgia, Azerbaijan, Armenia, Korea, Kuba eta Vietnam

Añadir comentario abril 24, 2007 edurneoje

IDENTIFIKAZIOA. 

Gaiaren zehaztasuna: SESB-eko SS-20 misila

Data: 1977

Lekua: Sobietar Batasunean

 

IRUZKINA 

Vietnamgo gerrako porrotak gainbehera sentimendua hedatu zuen estatubatuarren artean, eta Estatu Batuetatik kanpo zalantza jarri zen haien nagusitasuna. Aitzindaritza ekonomikoa ere makaldu zen. Diru krisiak eta petrolioaren krisiak atzeraldi nabarmena eragin zuten mendebaldeko estatuetan, Sobietar Batasunarentzat egoera guztiz bestelako zen.1977-1985 bitartean , arma lehiaren areagotzearen ondorioz, gerra hotza indartzen hasi zen berriro ere. Sobietarrek nagusitasun militarra lortu nahi zuten. 1977an, SESBk Europan eta Asian kontrolatzen zituen lurraldeetan 5.000 kilometroko irismeneko SS-20 misilak hedatu zituen. Aldi berean, areagotzen hasi zen Hirugarren Munduan zuen parte hartzea, besteak beste Etiopian, Angolan, Mozambiken eta Afganistanen. Bestalde, Estatu Batuetako 1981eko hauteskundeak Ronald Reaganek irabazi zituen eta honako helburua zuen: berrarmatze psikologiko, ekonomiko eta militarraren bidez estatubatuarren nagusitasuna berreskuratzea. Horren ondorioz, presidente berriaren jarrerak gerra hotzaren izua piztu zuen berriro ere. Gastu militarren baitan , “ galaxietako gerra ” izenez ezaguna egin zen Defentsa Estrategikorako Ekimena da azpimarragarriena. Horren helburua, Estatu Batuak sobietarren misiletatik babestea. 

ONDORIOA 

 1985ean, Mikhail Gorbatxov Sobietar Batasuneko presidente izendatu zuten. Barne erreformez gain, Gorbatxovek Estatu Batuekiko elkarrizketa politika sustatu zuen, eta Washingtoneko begi onez hartu zuten, bi estatuen ekonomiak gero eta ahulagok baitziren. Sobietar Batasunak Hirugarren Mundua utzi zuen eta 1989an Txinarekiko harremanak normalizatu zituen. 1987an zeroa aukera hitzartu zen, hau da, euromisilak suntsitzea, eta urte bereko Washingtongo Itunean berretsi zen. Gerra hotza amaitzear zegoen. Laurogeiko hamarkadaren amaieran azkartu zen prozesua, bloke sobietarra desegin zelako. 1989ko azaroan Berlingo harresia ero zenez geroztik, Moskuk ekialdeko Europako estatuengan zuen kontrola desagertzen jan zen. Varsoviako Ituna desagertu zen, NATO, ordea, ez zen desagertu, gaur egun indarrean jarraitzen baitu. Gerra hotzaren amaierak beste arrazoi batzuk ere baditu: alde batetik, sistema krisian zegoen, beste alde batetik, Hirugarren Munduan gerra hotzarekin zerikusirik ez zuten eskualde mailako hainbat gatazka piztu ziren eta askenik, izugarri garestia zen lehia armamentista-nuklearrari eustea. Bestalde, bakezaletasunak gora egin zuen bi blokeetan.

 

Añadir comentario abril 17, 2007 edurneoje

Blokeen erakunde nagusiak eta blokeen arteko krisi nagusiak

IZENBURUA:  Blokeen erakunde nagusiak eta blokeen arteko krisi nagusiak.

ELEMENTU GRAFIKOAK:     Estatu komunistak: Errusia, Berlin, Asia oso, Estonia, Letonia, Lituania, Turkia, Polonia, Eslovakia, txekiar errepublika, Ungaria, Errumania, Llugoslavia, Sarajevo.   Gerra eta krisi nagusiak:  Kubako misilen krisia (1962), Berlingo krisia (1948), Koreako gerra (1950-1953), Vietnamgo gerra (1964-1975),  Grezia (1947).    Estatu Batuak eta bere aliatuak: Amerika osoa, Norvegia, Britainia Handia, Portugal, Frantzia, Italia, Luxenburgo, Belgika, Holanda, Alemania, Turkia, Irak, Iran, Pakistan, Australia, Zelanda berria, Tailandia, Korea eta Japon. 

AZALPENA 

Alemaniako krisiak bi bloke eran zituena. Denbora laburrean, bloke bakoitzeko estatuek gero eta integrazio politiko eta ekonomiko handiagoa izan zuten. Sistema militarrez eta aldeanitzeko aliantzez zein bi aldeko aliantzez baliatu zen.Mendebaldeko Europako blokearen oinarriak bi izan ziren: alde batetik, Marshall Plan mendebaldeko Europaren berreraikuntza bermatzeko diru laguntza sistema zen. Estatu Batuak Europan lidergo ekonomikoa izatea bermatu zuen eta ekonomia estatubatuarraren hedapena erraztu zuen. Beste alde batetik, NATO  1949an sortutako aliantza militarra. Estatu Batuek Sobietar Batasunaren aurkako base militarrak eraiki ahal izan zituzten mundu osoan zehar, eta itsasoko zirkulazioaren ibilbide nagusiak kontrolatu zuen.Ekialdeko blokean, bi erakunde nagusi izan zituzten: alde batetik COMECOM 1949an sortutako integrazio ekonomikoko sistema zen. Helburu nagusia plangintza ekonomikoko politikak eta elkarrenganako laguntza teknikoa koordinatzea zen. Beste aldetik Varsoviako Ituna bloke komunistaren aliantza militarra zen. Sobietar Batasunak eta ekialdeko Europako estatuek sortu zuten.Hauek izan ziren gatazka nagusienak:

Koreako gerra: Bigarren Mundu Gerran, Japoniak Korea okupatu zuten. 1945ean Korea Babesteko Batzordea sortzea erabaki zen. Tropa Sobietarrak Mantxurian zehar sartu ziren Korean.Japoniaren porrotaren ondoren, bi zatitan erdibitu zuten Korea: Iparraldea (sobietarrena) Hegoaldea (estatubatuarrak). 1950ean Ipar Korea Hego Korea inbaditu zuen. NEBko Segurtasun Kontseiluak baimena eman zien Estatu Batuei.

Berlingo Krisia:Estatu Batuentzat Irango eta Greziako auziek agerian uzten zuten britainiarren ahultasuna, eta Europa osoa Moskuren eraginpean eror zitekeen susmoa indartzen zuten. Egoera okertu zen 1948-1949ko Alemaniako krisiarekin. Horrek bi bloke antagonikoen antolamendua bizkortu zuen.Jaltako eta Potdameko Itunean, hurrengoa adostu zen: Alemania militarki okupatu , lau aldetan zatitu, eta Estatu Batuen, Britainia Handiaren, Frantziaren eta Sobietarren Batasunaren agindupean utzi beha zuten.1947an Britainiarrek eta estatubatuarrek beren aldaketa ekonomikoki batu zituzten, Londreseko Biltzarrean Alemaniako Errepublika Federala sortzea erabaki zen, eta diru sistema bateratua ezarri zuten, alde sobietarraren ezberdinean. Horren ondorioz sobietarrek Berlin hiria blokeatu zuten. Blokeoaren ondorioz, batasuna alde batera utzi eta bi estatu alemanen sorrera bizkortu zen. 1949an Oinarrizko legea onartu zen. Handik gutxira Alemaniako Errepublika Demokratikoa sortu zen, gerra hotza amaitu arte Alemania bi estatutan zatituta egon zen. 

Vietnamgo gerra:Estatu batuek ez zuten Vietnamen eregimen komunistarik onartu nahi, gainera, Estatubatuarrek aldeko gizon katoliko bat ipini zuten gobernuan. 1955ean Hegoaldeko Vietnamgo Errepublika sortu zen. Herritar gehienek Estatu Batuen aurkako jarrera hatu zuten. 1960an Hegoaldeko Vietnamgo Askapen Nazionalerako Frontea (Vietcong) sortu zen.

ONDORIOAK

Kubako misilen krisia:1961ean Kubatar batzuk Cochinos Badian lehorreratu ziren Fidel Castro agintetik kentzeko asmoz. 1962an, sobietarrak Estatu Batuen erdi-erdira seinalatzen zuten misilak ipintzen hasi ziren Kuban. Estatu Batuetako Segurtasun Kontseilu Nazionalak hiru aukera aztertu zituen: bonbardatzea, lehorreratzea edo uhartea blokeatzea. Kennedy presidenteak hirugarren aukera hautatu zuen. Bi super potentzien arteko harremanak tentsiorik gorenera iritsi ziren eta beldurra mundu osora hedatu zen. Azkenean, Krustevek atzera egin eta Kubara arma nuklearrez beteta zihoazen gerraontziei itzultzeko agindua eman zien. Agerian gelditu zen behar-beharrezkoa zela SESBk eta Estatu Batuek elkar ulertzea. 1963an, Washingtonen eta Moskuren arteko telefono gorria ezarri zuten, bi superpotentzietako buruzagien arteko komunikazio sistema zuzena, krisi egoerei irtenbide negoziatuak aurkitzeko. 

Añadir comentario marzo 28, 2007 edurneoje

Argazki iruzkina

LOCARNOKO ITUNA. 

 Argazkietako pertzonaiak:  Gustav Stresemann, Austen Chamberlain eta Aristide Briand

Data: 1925 

IRUZKINA 

1919. eta 1924.urteen bitartean Europan egonezina nagusitu zen hiru arrazoiengatik:Lehengoa, Frantziako eta Alemaniako nazionalismoen etsaitasuna areagotuz zihoan. Versaillesko Ituna oso baldintza gogorrak ezarri zizkion Alemaniari, eta Frantziak ez zion barkatu. Frantziak oso estu hartu zuen Alemaniari, eta horrek alemanen nazionalismoa gogortu zuen. Bigarrena, Lehen Mundu Gerra ondoren, Nazioen Elkartea Eratu zen, herrialdeen arteko gatazkak bake bidetik konpontzeko helburuz. Baina elkarteak ez zuen gaitasunik nazioarteko egonkortasuna finkatzeko. Hirugarrena, Errusia sobietarraren sorrerak, nazio berriaren sorrerak potentziak erne jarri zituen  eta osasunaren lerroa eratu zuten, boltxebikeen ideiak Errusiako mugetatik at heda zitezela galarazteko. Ezinegona larriagotu egin zen britainiarrak Europan oreka ezarri nahian zebiltzalako eta Estatu Batuek aislazionismora jo zutelako.Politikoen belaunaldi berria sortu zen eta diskurtso bakezalea nagusitu zen, Europa batuaren ideia utopikoa zuena. Frantziako Aristide Briand-ek hauteskundeetan garaile izan zen eta Alemanian, Streseman-ek boterea lortu zuenean bakea ziurtatu nahi zuten.1925eko abenduaren 5etik 16ra, Locarnoko Konferentzia bildu zen, Versaillesko Ituna adostasunez berresteko asmotan. Segurtasun kolektiboko sistema jarri zuten abian, Nazio Elkartearen babesean. Locarnoko Itunean Alemaniak, Belgikak eta Frantziak konpromisoa hartu zuten Versaillesko Itunak zehaztutako lurralde statu quo-a betetzeko. Alemaniak Renaniatik militarrak erretiratzeko eta nazioarteko arbitrajera jotzeko herrialderen batekin gatazkarik bazuen. Locarnoko Itunak ez zuen lortu Alemaniak Poloniako eta Txekoslovakiako mugak errespetatzea . Frantziak itunak sinatu zituen Poloniarekin eta Txekoslovakiarekin bere lurrak siurtatzeko.Locarnoko Ituna baliozko izan zedin beharrezkoa zen ekonomia egonkortzea, potentzien arteko elkarlana errazteko. Baina 1919ko krisiak elkarlan hori bertan behera utzi zuen eta, nazionalismo ekonomikoak neurri gabe puztu zituen.  

ONDORIOAK 

Locarnoko espiritu bakezalea desegin zenean, hiru urtetara Versaillesko liskarrak piztu ziren ostera eta Hitlerrek Renania bermilitarizatu zuen. Bigarren Mundu Gerra piztu zen.

Añadir comentario marzo 14, 2007 edurneoje

KARTEL IRUZKINA

I WANT YOU FOR U.S.ARMY

  • DATA: Kartel honen data ez da agertzen , baina ezan dezakegu 1941-1942 urte bitartekoa dela, Japoniarrek Peral Harbor bonbardeatu zutenean.
  • EGILEA: Kartel honetan ez da agertzen egilea, baina imaginatu dezakegu  Estatubatuetako armadako propagandista dela.
  • GAI NAGUSIA: Kartel honen helburua Estatubatuetako gazteek armadan apuntatzera da.
  • HARTZAILEA: estatubatuetako gazteak eta armadan apuntatuta ez dagozen gendeari dago zuzenduta kartel hau.
  • KARTELAREN DESKRIBAPENA. 

    Kartel hau James Montgomery-k egin zuen eta kartel honetan ikusi dezakegu gizon estatubatuar bat atzaparrarekin seinalatzen, kartelaren erdian I want you for U.S.Army (behar zaitugu U.S.-eko armadarako) ikusi dezakegu, testu hori kartel erdian idazten du garrantzia horri eman nahi dizkiolako eta kartela bizia egiteko “you” idazterakoan kolore gorria erabiltzen du.

    IRUZKINA

    Pearl Harbor portu eta base militar bat da, Hawaiieko irletan kokatua eta Bigarren Mundu Gerran Japoniak bonbardatua izateagatik, Estau Batuen blokeo ekonomikoagatik, famatua. Eraso honek Bigarren Mundu Gerran Estatu Batuen sarrera ekarri zuen, ordurarte aliatuei laguntza materiala soilik eman ziena. Japoniako marina inperialak, 1941eko abenduaren 7an, Pearl Harborko portuari eraso egin zion. Eraso sorpresa hori pazifikoko flotari eta aireko indar estatubatuarrei zuzenduta zegoen.

    ONDORIOAK

    Erasoak kalte ugari izan zituen: 12 gerraontzi, 188 aireontzi, 2403 soldadu eta 68 hiritar estatubatuar suntsitu zituen. Erasoa Isoroku Yamamoto almiranteak zuzendu zuen, pazifikoko kanpainari hasiera emanez bigarren mundu gerran. Nahiz eta erasoak kalte ugari izan zituen, une horretan portutik kanpo zeuden 3 hegazkin ontzi estatubatuarrek ez zuten minik jaso. Horrela, Estatu Batuek errekuperatu ahal izan zuten 6 hilabete eta urtebete artean. Prentsa estatubatuarrak traiziotzat hartu zuen erasoa, eta elkartu ondoren gogor jo zion inperio japoniarrari. Japoniarrak, garaitsu irten ziren arren, garaituak izan ziren 1945ean.

     

       

1 Comentario marzo 8, 2007 edurneoje

MAPA IRUZKINA

  

ALEMANEN HEDAPENA 1936TIK 1939RA. 

Mapa honek Alemaniak hiru urtetan zenbat lur inbaditu zituen azaltzen dizkigu.

·        1936ko Martxoan Renaniako lurrak inbaditu zituen.

·        1938ko Martxoan Austriako lurrak inbaditu zituen.

·        1939ko Urrian Sudeteak hartu zituen.

·        1939ko Martxoan Bohemia-Moravia okupatu zituen.

·        1939ko Irailean Gdansk okupatu zituen.

1919an Versaillesko Ituna sinatu zen, bertan erabaki ziren Alemaniari ezarri behar zitzaizkion baldintza gogorrak: Lurrak kendu zizkioten, Prusiako lurrak zatitu zizkioten, koloniak galdu zituen, Alsazia eta Lorena Frantziari itzularazi zioten, koloniak galdu zituen, armada desegitera behartu zuten, Renania desmilitarizatzera derrigortu zuten eta kalteak ordainarazi zizkioten.

1933an Hitlerrek boterea lortu zuen, hau liskarrak pizteko arrazoi bat izan zen. Nazionalsozialismoaren euskarrietako bat Versaillesko Ituna ez onartzea zen eta nazien alderdiak hasieratik Alemania Handia sortzea eta bizitzeko espazioa lortu nahi zuten, gainera pangermanismoak aleman guztiak espazio berean biltzea aldarrikatu zuen alderdi naziak. Hitlerrek ez zuen onartu 1918an Alemaniari ezarri zizkion baldintzak eta gerrako kalteak ordaintzeari utzi zioten.1936an, Italiak eta Alemaniak akordio bat sinatu zuten, Berdin-Erroma Ardatza. Japoniak bat egin zuen akordioarekin, Kominternaren aurkako Ituna sinatuta. 1937tik 1939ra , Alemanek hedatzeari ekin zion eta estatu demodratikoek ez zuten geldiarazi. 1937tik Alemanen berrarmatzea nabarmena zen. Alemaniako ekonomiaren onarria arma ekoizpena zen eta horrek segurtasuna ematen zien aldarrikapenak egiteko orduan. Estatua nazifikatuta zegoen, armadako jeneral prusiar zaharraren ordez jeneral naziak jarri zuten agintari. 1938ko otsailean Hitlerrek armadako komandante nagusi izendatu zuen ber burua. Europako estatu demokratikoetan joera kontrajarriak nagusitzen hasi ziren. Frantzian, bi bloke politiko bereiz zitezkeen: Herri Frontea eta eskuineko alderdi tradizionala. Britainia Handian ere iritzi kontrajarriak nabarmenak ziren, horregatik baretze politika nagusitu zen eta Alemaniak bere burua aske ikusi zuen hedapenak egiteko. Alemanak Txekoslovakian sartu ziren, Sudete txekiarretan hiru milioitik gora aleman bizi zirelako, agintari alemanek eskualde horrek Reichean egon behar zuela aldarrikatu zuten. Baretze politikari esker, Alemaniak nahi zuena lortu zuen: Munich-eko konferentzian, Frantziak eta Britainia Handiak Reichak Sudeteak barne hartzea onartu zuen. Alemanek berriz eraso zioten Txekoslovakiari eta bitan zatitu zuten.

ONDORIOAK

1943.urtean, Sobietar Batasuna berrindartu egin zen eta herrialdea birkonkistatzeari ekin zion. Kursk-eko guduan alemanak galtzaileak izan ziren, Sobietarren aurrerapenak ez zuen oztoporik izan. Sobietar Batasuneko lurrak berriz ere aske geratu ziren.

Mussolini Italiako gobernuko buruzagitzatik bota zutenez, Italia behartuta zegoen aliatuekin armistizioa sinatzera eta alemanek Italiako iparraldea hartu zuten. Aliatuek Normandian lehorreratu ziren, Frantziak askatzea lortu zuen eta alemanak atzera egitea ere Rhin ibaiko defentsatik lerrotik harantz. 1945ean ekialdeko frontean sobietarrek gogor eraso zuten, sobietarren tropak alemanen lurretan sartu ziren eta Berlin inguratzen hasi ziren. Sobietarren tropak Hungaria askatu zuten eta Austria gehiena eta Txekoslovakia okupatu zuten. Alemania baldintzarik gabe errenditu ezen hiru gertakarik bultzatuta: Hitlerrek bere buruaz beste egin zuen, Berlin errenditu egin zen tropa sobietarren aurrean, eta Reicharen azken gobernua sortu zen.

1 Comentario marzo 8, 2007 edurneoje

PEARL HARBOR 

Pearl harbor base estatubatuarra 1941eko abenduaren 7an bonbardatu zuten. Japoniarrek Ozeano Barera egin zuten hedapenaren lehen urratsa izan zen, horren ondorioz, Estatubatuarrek gerra deklaratu zizkioten Japoniari eta Ardatzeko gainerako herrialdeei.

Estatubatuarrentzan Ozeano Barea beraien eragin eremua zen eta Japoniarren  helburua Estatu Batuetako ontzidia deuseztatzea zen, eta Pearl Harborri eraso zioten euren helburua betetzen.

1942. urtearen erdira arte, Japoniarrak ari ziren nagusitzen Ozeano Bareko gatazkan eta Asiako herriko-ekialdean baita ere, baina 1943ko otsailean, Estatu Batuek hartu zuten gerrako ekimena. Potentzia industrial eta teknologiko paregabea zuten. 1943ko maiatzeko Washingtongo Konferentzian sinatu zuten estatubatuarren estrategia. Estatubatuarren aurrerakada motela baina etengabea izan zen, uhartez uharte tropak Japoniako artxipelagora hurbildu zuten.

1945ean Estatubatuarrek Hiroshiman, abuztuaren 6an, eta Nagasakin, abuztuaren 9an, bonba atomikoak jaurti zituztenean, japoniarrak errenditu behar izan ziren: 1945eko irailaren 2an sinatu zuten errendizioa  

 

 

Añadir comentario febrero 28, 2007 edurneoje

NAZIAK

 

ADOLF HITLER:

Politikari alemana (Braunau, Austria Garaia, 1889ko Apirilak 20- Berlin 1945eko Apirilak 30), nazional-sozialismo izeneko ideologiaren sortzailea eta haren bultzatzaile nagusia.Agurkideek “Der Führer” (buruzagia edo gidaria) esaten zioten haien ideologiaren arabera pertsona gutxi batzuk zeudelako agindu eta gidatzeko eginak eta, jakina, bera haietako bat zen.

BERE BIZITZA

1923an porrot egin zuen estatu-kolpea jo zuen Munichen. Hala ere, betearazi zioten espetxealdia urtebetekoa baino ez zen izan. Kartzelan zegoela “Mein Kampf” (“Nire Borroka”) diktatu zion bere agurkide Rudolph Hess-i. Bertan nazismoaren hezurmamiak azaldu zituen argi eta garbi.SA eta, geroago, SS taldeak sortu zituen aurkari eta etsai politikoak suntsitzeko. Hizlari sutsu eta etorri handikoa izan zen (“gidarigai” baten ezinbesteko dohainetako bat, berak esaten zuenez).

3.REICH

1933an kantzelari izendatzea lortu zuen. Atoan botere guztiak bereganatu (Reichsführer), beste alderdi guztiak ilegalizatu, demokrazia ezabatu eta Gestapo (polizia berezia) eratu zuen. Orduan lehenagotik ahoz eta idatziz egindako iragarpenak betetzeari ekin zion, hasieran apurka-apurka baina geroago eta arinago.Juduak  (mikrobio bezalako azpi-gizaki higuingarri eta ezin zitalagoak, bere teoriei kasu egin ezkero) eta ezkertiarrak (bere ustean komunistak eta boltxebikeak ez ziren egiazko sozialistak. Benetako sozialistak naziak ziren) jazarri egin zituen, talde biok Versailleseko kapitulazioaren eta alemaniarren ezbehar guztien errudunak zirelakoan.

Bigarren Mundu Gerratea

39an Polonian ere inbaditu zuen argudio berbera aitzakiatuz. Orduan Frantzia eta Britainia Handiak gerra aldarrikatu zuten Alemaniaren kontra eta orduantxe frogatu zuen Hitlerrek noraino prestatua zegoen burrukarako. Frantzia hilabete eskasean menderatu zuen harrigarriki, “tximista-gerra” izenez ezagutu zen taktika militarra erabilita. Estrategia hartan tankeen egitekoa giltzarria gertatu zen.Hitlerren izakera oldarkorrak ezin zuen galtzea inondik inora onartu, eta hortaz, inoiz ez zuen defendatzeko estrategia sendo eta hausnarturik antolatu. Azken egunak bere jauregiaren azpian beren beregi eraikitako bunker erraldoian eman zituen, boterera igo arazi zuten alemaniarrek bonbardaketa amaigabeak eraman behar izaten zituzten bitartean (Dresden egin zuten odoltsuena bertan arma fabrikak zeudelakoan).Bere pentsakerari muturreraino eutsi zion Hitlerrek eta inoiz ez zitzaion kapitulaziorik (ezta erdipurdiko bat ere) sinatzea burutik pasatu. Hori baino nahiago izan zuen “lur errearen” estrategia zoroari eman (esana zuen “Ondoratu gaitezke baina mundu oso bat eramango dugu gurekin”) eta bere buruaz beste egitea. Suizidatu aurretik agindu zorrotzak eman zizkien hurbileko menpekoei hilotza erabat errauts zezaten, beldurra ziolako etsaiek, hil eta gero, bere gorpuari egin ahal ziotenari; duela gutxi bere adiskide min Mussoliniren hilotzarekin gertatu berria zen legez.Hitlerrek, besteak beste, 7 milio juduren asasinatzearen ardura izan zuen eta munduko inoizko gizaki hiltzaileena izan da.

Eva Braun

Eva Anna Paula Braun (*1912 Otsailaren 6a- † 1945ko apirilaren 10a),  Hirugarren Reich-eko  Lehen Dama, Adolf Hitlerren emazte bakarra izateagatik ezaguna. 

Biografia

Munichen jaioa, jostun baten eta maixu baten hirugarren alaba zen. Sekretaritza ikasi ondoren, Hoffmannen argazki estudioan hasten da lanean, non Hitler ezagutzen duen. Honek berarekiko interesa erakusten du eta Heinrich Himmleri inbestiga dezan agintzen dio, ez bait du judutar odol tantorik nahi bere erlazioetan. 1936an Hitlerren maitale bihurtuz zen.Behin baino gehiagotan Hitler ezkontzera konbentziarazi nahi izan zuen, eta nahiz eta honek ez zuen baiezkorik ematen, bien arteko erlazioa oso sendoa zen. Hitlerrek oso izaera bekaiztia zuen eta Eva Braun eguneroko bere bizitzatik aparte mantentzen zuen, Obersalzbergen ertsirik 1936tik aurrera. Munduak ez zuen bere berri izan 1945 arte.

 

Joseph Goebbels

Dr. Paul Joseph Goebbels edo Göbbels (1897ko Urriaren 29-1945eko Maiatzaren 1) Adolf Hitlerren propaganda ministroa izan zen. Haren kemenarengatik eta oratoria boteretsuarengatik ezaguna zen Goebbels. Antisemita amorratua, Hitlerren suizidioaren ostean, berak ere bere buruaz beste egin zuen.

Heinrich Himmler

Heinrich Himmler (1900 Urriaren 7a-1945eko Maiatzaren 23a), Schutzstaffeletako (SS) komandantea izan zen eta Nazi garrantzitsua. SSak eta Gestapoa kontrolatzen zituen.Himmler Holokaustroaren antolatzailea izan zen, berak sortu baitzituen lehenengo kontzentrazio zelaiak eta Einsatzguppenak (heriotzaren batailoiak). Himmlerren esku geratu zen 6 eta 12 milioi pertsonen exterminazio lana. Batez ere judu eta eslabiarrak erail zituen.1945ean bere buruaz beste egin zuen.

 

JOSEPH MENGELE

1911an jaio zen. “Ángel de la muerte” izenaz ere ezagutzen zuten. Juduei egin zitzaizkien ankerkeria eta esperimentu guztiak gidatu zituen eta hainbat hildako gauzatu zituen. 1979an hil zen bañu bat hartzen ari zela bihotzekoak emanda.

 

REINHARD HEYDRICH

Heydrich, Reinhard (Tristan Eugen) politikari alemaniarra (Halle, 1904-Praga, 1942) Alderdi naziko kide izan zen 1932az geroztik. Bohemian eta Moravian “Reich-aren babesle izendatu zuten (1941). Abertzale Txekiarrek hil zuten.

Añadir comentario enero 27, 2007 edurneoje

34.DOK: KRISIA LEHERTU 

1.     Egilea: J.Galbraith (ekonomialaria)

2.     Kokapena: 1929ko krisia (Estatu Batuetan)

3.     Testu mota: Historiografikoa. 

Testuko ideia nagusiak: 

·        Goizeko orduetan inork ez zuen akziorik erosi.

·        Akzioen presioa bajatu egin zuten.

·        Beranduago denek akzioak erosten hasi ziren.

·        Jendeak, dena saldu eta merkatutik atera behar izan zuten.

Azterketa: 

20ko hamarkadan Estatu Batuetan baino ez zen gauzatu; bertan hasi zen hedatzen kontsumoaren gizartea. Dolarra nagusitu zen eta eraikuntzak, automobil industriak eta elektrizitateak hazkunde izugarria izan zuen.

Kreditua neurrigabe hasi zen, horrek burtsako espekulazioa gehitu zuen eta dibisen arduradunek beranduegi erantzun zioten horri.

Espekulazioa egoera jasan ezina bihurtu zen eta Estatu Batuetan depresio ekonomiko larrian bizi izan zuen, burtsaren gorakadaren eta egiazko jarduera ekonomikoaren arteko desfasea gero eta nabarmenagoa zen, askenean, hondamendira iritsi zen.

ONDORIOAK: 

Krisiaren bilakaera honakoa izan zen:

Merkatu europarrak ixten ari ziren eta nekazaritzako gaien prezioa gero eta baxuagoa zen, bankuak eta gobernuak kredituak sustatu zituzten, epe laburreko kapitalen gain-ugaritasuna sortu zen eta espekulazioak gora egin zuen. Dibisa arduradunen erantzuna berandu iritsi zen eta ezin izan zuten espekulazioa gelditu. Gorako joera hartu zuen New Yorkeko burtsak. Burtsaren hondamendiaren lehen ondorioa finantza sistemak zatikatzea izan zen. Hainbat enpresa komertzial eta industrial hondamendira eraman zituen, stockak pilatu egin ziren, prezioak asko merkatu ziren, gogor jo zuen nekazaritza sekotrean: hainbat nekazari miseria gorrian geratu ziren.Langabezia tasak igo egin ziren. Krisia Europa osora zabaldu zen.

1 Comentario enero 27, 2007 edurneoje

Previous Posts

Páginas

Categorías

Enlaces

Meta

Calendario

junio 2012
L M X J V S D
« abr    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930  
 
Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.